NABARLUR. Euskal Herriko lurraldetasun historikoa erakusten duen webgune bat da. Europan estatu burujabea zen NAFARROA

Esto es Nabarlur. Un espacio en el que se muestra la territorialidad histórica de Vasconia/Navarra. El ámbito en el que se desarrolló un pueblo, su idioma, y su Estado, independiente y reconocido en toda Europa, NAVARRA.

2014-07-13

ORREAGA 778 - 2014ko hitzaldi zikloa, prest!




Egun gutxi barru abiatuko da 2014ko hitzaldi zikloa. Orotara, sei hitzordu finkatu ditugu atzoko baskoien lurretan: Aezkoan, Auritzen, Erroibarren eta Orreagan. 778ko gatazka ardatz hartuta, eskaintza anitza izanen da, hala nola egitasmoen aurkezpena, bisita gidatuak edota liburuen aurkezpena.

Zonaldean historia gaiak lantzen jardun den laguna dugu Eneko Del Castillo. Ikasturte honetan, hamabostean behin egin ditu bere kolaborazioak Irati Irratian, eta, hori dela eta, 2014ko hitzaldi ziklora gonbidatu nahi izan dugu. Iraganeko gertakariak ditu zaletasun, eta oso lan interesgarriak egiten ditu nor garen, zer garen eta nora goazen galderei erantzun ahal izateko. Horiek horrela, gure historia mapa bidez kontatuko digu. Hitzordua:uztailaren 31ean, arratsaldeko 19:30ean, Aezkoako Etxean (Ariben).

http://iratiirratia.net/audio/eneko_hitzaldia.MP3

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada