NABARLUR. Euskal Herriko lurraldetasun historikoa erakusten duen webgune bat da. Europan estatu burujabea zen NAFARROA

Esto es Nabarlur. Un espacio en el que se muestra la territorialidad histórica de Vasconia/Navarra. El ámbito en el que se desarrolló un pueblo, su idioma, y su Estado, independiente y reconocido en toda Europa, NAVARRA.

2012-05-25

Izena eta Izana

Andoni Errazkin Beratzadik bidalitako artikulua:

Bat etortzen naiz erraten duzun guztiarekin. Alta, uste dut ezen zuhurragoak izan behar izanen dugula. Eta honerat hemen nire azalpena:


Gizadia Lurra izarbelaren baitako biosystema bat da, nahi bada Lurra izarbelaren neocortex-a. Guk gizakiok eboluzio bat ukan dugu, eta bide horretan ari gara. Eboluzio honek bere formak ukan ditu, eta eraldatzen jarraitzen du. Hor kokatzen da ugaztunon artean gure garapena. Ez dakigu, oraindikan, zibilizazio extralurtarrikan existitzen denetz, baina, oraingoz, garenak gara.

 
Gure baitan Estatutan antolatu gara, eta gaur egun ia 200 Estatuz osatzen dugu gure geographia politikoa. Horien artean Nabarroak existitu behar izanen zukeen, aitzitikan frantziarren eta espainiarren inbasio, okupazio eta konkistek Nabarroa euren kolonia bilakarazi dute.

 
Gizadia biosystema bat bada, eta Lurra izarbela bere ekosystema, nabarrok biosystema bat osatzen dugu, eta Nabarroa gure ekosystema da. Lurrak bere aesthetika espherikoa badu, bere baitako Estatu guztiek aesthetika laua dute. Perspektiba honen arabera, Nabarroa bizirikan dagoen ekosystema bat izateaz gain, bertze bi ekosystemek kolonizatutako ekosystema da. Perspektiba hau kosmikoa da.



Gure lurralde soberanoaren izena Nabarroa da. Guk, nabarrok, lurralde bat egituratu dugunero nabar lurra deitu diogu. Azken buruan Nabarroa bizirikan dagoen proiektu bat da, eta inoiz ere nabar lurra izan ez den lurralde batek Nabarroa izan nahi izanez gero, eskubide osoa du, baldin-eta berreuskalduntzearen prozesua aktibatzen badu. Zeren-eta argi baitago ezen Nabarroa euskaraz kudeatzen den ekosystema dela.



Hitzak inportanteak dira; izena duen orok bere izana du, eta izana duen orok bere izena du. Nire iritzian Nabarroa, Euskaria, Euskal Herria eta Euskal Hiria errealitate bera izendatzekotz moduak dira. Barne-erranahi orokor batek dituen izan diferenteen izenak.



Nabarroa: gure lurraldearen izen estatala da. Estatua eta lurraldea uztartzen ditu. Lehen aldiz, ezen dakigula, XVI. mendean agertzen da. Naba hitzaren eta Harro hitzaren batura da. b hizkiarekin idatzita, modu arkhaikoena baita. Eboluzioa: Nabarro > Naparro > Nafarro. Bere gentilizioa: nabar > napar > nafar. Eboluzio phonetiko hau barre > parre > farre hitzean edo alber > alper > alfer hitzean dugu. Jakingarria: Nabarroko lurralde menditsuetan baserria edo baso-herria bada anthropizazioaren ekoizpenaren emaitza, Nabarroko lurralde lauetan landerria edo landa-herria da. Gentilizioak: baserritar eta lander.



Euskaria: gure kulturalaren izen nazionala da. Nazioa eta kultura uztartzen ditu. Lehen aldiz, ezen dakigula, XIX. mendean agertzen da. Euskara hitzaren eta -aria gibelizki multzokariaren batura da. Eboluzioa: Euskaria > Euskadi > Euzkadi. Bere gentilizioa: euskaro > euskotar > euzkotar. Gentilizio hauek ukan duten eboluzioarengatikan baztertu egin behar dira, eta soilikan bere hasierako kutsu kulturala nabarmendu behar da; horrela, bere gentilizioa: euskaldun.



Euskal Herria: gure ethniaren izen herritarra da. Herria eta hizkuntza uztartzen ditu. Lehen aldiz, ezen dakigula, XVI. mendean agertzen da. Euskara hitzak eta Herri hitzak osatzen dute. Aldaerak: Heuskal Herria, Euskal Herria, Euskel Erria, Uskal Herria, Üskal Herria, eta bertze. Bere gentilizioa: euskaldun edo euskal herritar; bere aldaerekin. Euskara Batuak Euskal Herria eta euskaldun nahiz euskal herritar hobesten ditu. Jakingarria: LEHENIKAN, euskaraz Herri hitzak ez du frantziarazko peuple edo espainiarazko pueblo hitz, ele edo berbaren erranahi berbera. Herri hitz, ele edo berbak Herriaren klase sozial guztiak aintzatesten ditu, hala nola klase altu altua, altu ertaina, altu baxua, ertain altua, ertain ertaina, ertain baxua, eta baxu altua, baxu ertaina, baxu baxua. Horrela, frantziaraz "le peuple a élu" edo espainiaraz "el pueblo ha elegido" bada, euskaraz "herritarrok hautatu dugu" da. BIGARRENIKAN, Herri hitzak bi konnotazio ditu, bata jendearena, bia lurralde anthropizatuarena. Ondorioz, euskarazko Herri hitzak izugarrizko oparotasuna barnebiltzen du.



Euskal Hiria: gure urbearen izen hiritarra da. Hiria eta hizkuntza uztartzen ditu. Lehen aldiz, ezen dakigula, XX. mendean agertzen da, honen sustatzaile nagusiak Federico Krutwig Sagredo eta Bernardo Atxaga dira. Euskara hitzak eta Hiri hitzak osatzen dute. Aldaerak: ez du aldaerarikan, zeren-eta kontzeptu hau aro kybernetikoaren pizkundearekin eta Euskara Batuaren osaerarekin bat etortzen baita, eta iraultza industrialaz gero garatu den ondare urbano orokor bati izena emateaz gain, mytho bat inauguratzen du. Bere gentilizioa: euskaldun edo euskal hiritar. Euskara Batuak Euskal Hiria eta euskaldun nahiz euskal hiritar hobesten ditu. Jakingarria: Hiri hitza, berez, Huri hitzetikan etortzen da. Bizkaiko eta Arabako euskaran horrela izendatzen da hiria: Uri hitzarekin, elearekilan edo berbagaz. Uri hitza ur hitzaren deribatua da. Honek gauza inportantea adierazten du, eta ura eta hiria harremanetan jartzen du. Non ura, han hiria, edo huria, edo uria. Bizkaian eta Araban, oraindikan, hitz egiten den euskara euskara arkhaikoena da, beraz errespetagarriena eta ohoragarriena. Ez da gutiagorakotz aipatzea ezen Nabarro hitzaren sortetxea antzinako Bizkaia dela.



Eneko Del Castillo jauna, espero dut nire ekarpen honek korapiloak deslotzea, eta bidea erraztea. Nik ez dut kontraerranikan nabaritzen Nabarroko Euskal Estatuaren Lehen Errepublikaren baitako errealitate oparo honen baitan. Mapa Mundi-etan gure lurralde soberano eta euskalduna Navarre hitzarekin agertuko da, eta bere baitan bere Herriak bere Hiria ukanen du, eta Euskaria inoiz baino garaiagoa izanen da. Nik nire hegalak nahi ditut.



Beraz:

Nabarroa.
Navarre.
Navarre.
Navarra.


Euskaria.
Vascony.
La Vasconie.
Vasconia.


Euskal Herria.
Vascon People, Vascon Country.
Le Peuple Vascon, Le Pays Vascon.
Pueblo Vascón, País Vascón.


Euskal Hiria edo VC.
Vascon City edo VC.
La Citée Vascone edo VC.
Ciudad Vascona edo VC.


Basque hitzaren ordez Vascon hitza erabili.
Basque hitzaren ordez Vascon/Vascone hitza erabili.
Vasco hitzaren ordez Vascón/Vascona hitza erabili.

Harreman diplomatikoetarakotz euskara eta ingalara erabili behar izanen lirateke. Hezkuntzan euskara garatua, grekara klassikoa eta ingalara erabili behar izanen lirateke, alegia hizkuntza lokala, hizkuntza kulturala eta hizkuntza globala. Bertze hizkuntzen jakitea norberaren esfortzuaren arabera uzten da, eta Estatuak esfortzu hori ahal duen energia osoarekin sustatu eginen du.


Estatuaren leloa: ASKATASUNA, EDERTASUNA ETA ONGIA.


Estatuaren axioma: Estatua euskara da.


Estatuaren izena: Nabarroko Euskal Estatuaren Lehen Errepublika.


Nazioaren izena: Euskaria.


Herriaren izena: Euskal Herria.


Hiriaren izena: Euskal Hiria.


Esker aunitz, eta jarrai ezazu zure lan bikain eta gomendagarriarekin.


Post Scriptum: espainiar inperialismo kolonialistaren geographia politikoa hobe garatu duzu frantziar inperialismo kolonialistaren geographia politikoa baino. Deskolonizazio prozesuan ezinbertzekoa da hizkuntza inperialen bidez HAIKIDO egitea.


Andoni Errazkin Beratzadi

2 comentarios:

  1. Garrantzitsua da ulertzea Latinez "vascones" plurala dela... baina singularra ez da "vascon" baina "vasco". Bostgarren deklinazioa dela uste dut.

    Horrelaz ez da esaten "vascon" baina "vasco" edo (Frantzesez modifikatua) "basque". Hence:

    Euskal Herria:

    (The) Basque People, Basque Country, Basque Nation (bai herria = nazioa ere)
    (Le) Peuple Basque, Pays Basque, Nation Basque
    (El) Pueblo Vasco, País Vasco, Nación Vasca.

    Arrazoi historikoetatik Vasconia (edo Wasconia, Vasconie) ere esaten da. Baina "Vascony" ez dut inoiz edo inon aurkitu: inbento bat da, "euskaria"-ren (?????) edo "Euskal Hiria"-ren bezala.

    ResponderEliminar