NABARLUR. Euskal herriko lurraldetasun historikoa erakusten duen webgune bat da. Europan estatu burujabea zen NAFARROA.

NABARLUR. Un espacio en el que se muestra la territorialidad histórica de Vasconia. El ámbito en el que se desarrolló un pueblo, su idioma, y su Estado, independiente y reconocido en toda Europa, NAVARRA.

2020-03-16

Nafarroa euskaldun guztion aberria da

1134: Gartzia Ramirezek iruindarren erregetzat aldarrikatu zuen bere burua Iruñeko Garcia de Larrosa apezpikuaren eta Iruñeko jaun nagusien babesarekin. Jaun horien artean aurkitzen zen Ladron kondea, Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko jauna.

1162: Nafarroako Antso VI jakituna erregeak Errioxa eta Bureba bereganatu zituen ia osorik, Naiara eta Kalagorri izan ezik. Azken bi horietan Lope Diaz de Haro bizkaitarra eta Gomez Gonzalez kondea ziren defentsan, hurrenez hurren. Okako Mendien muga tradizionalak urratzea lortu zuen.

1162: Antso VI.a Jakitunak "Iruñeko erresuma" izen tradizionala aldatu zuen, eta "Nafarroako erresuma" izatera pasa zen. Bere sigiluan Nafarroako armarria lehen aldiz agertzen da.

 Nafarroako erresuma XII. mendean

1167: "Lingua navarrorum". Latinezko dokumentu batean euskarari eman zitzaion izena.

1200: Gaztelako tropak Arabatik sartu ziren. Trebiñu eraso zuten lehenbizi, eta, ondoren, beste gotorleku batzuk. Ekainaren 5ean Gasteiz eraso eta setiatu zuen Alfontso VIII.ak. Gaztelako erregeak Arabako eta Gipuzkoako beste herri batzuk hartu zituen. Gasteiz erori ostean, nahiz konkista armatuagatik, nahiz Gaztelako boterearekin adostutako hitzarmenen bidez, Gaztelako erregeak laster kontrolatu zituen Gipuzkoa eta Durangaldea. Gaztelako erregeak Diego Lopez Harokoa izendatu zuen lurralde horietako agintari, Gaztelaren alde jarria baitzen hura. Urte hartako urriaren 11n, Diego Lopez Harokoa teniente zen Sorian, Naiaran, Marañonen eta Donostian, eta, Bizkaian berriz agintzeaz gainera, Durangaldea anexionatzea lortu zuen, 1212. urtean erregeak laga baitzion. Mendebaldeko hiru euskal lurraldeak Gaztelaren mende geratu ziren beraz, baina ez zituzten Gaztelako erresumaren lurralde propio gisa erantsi, Errioxa eta Bureba bezala; aldiz, Gaztelako Koroan sartu zituzten. Nafarroak itsasorako irteera galdu zuen.


Bizkaia/EAE eta Nafarroa Garaiko mapak eta armarriak  XVIII. eta XX. mendeetan

Konkistaren ondorioz Bizkaiako jaurerria eta Nafarroako erresuma banandu ziren. Lehen Bizkaiko jaurerria zena orain Euskal Autonomi Erkidegoa da, Bizkaiko jaurerriko armarria Euskadiko armarrian bihurtu da eta Bizkaiko jaunaren papera Lehendakariak betetzen du.