NABARLUR. Euskal Herriko lurraldetasun historikoa erakusten duen webgune bat da. Europan estatu burujabea zen NAFARROA

Esto es Nabarlur. Un espacio en el que se muestra la territorialidad histórica de Vasconia/Navarra. El ámbito en el que se desarrolló un pueblo, su idioma, y su Estado, independiente y reconocido en toda Europa, NAVARRA.

2013-08-14

ORREAGA 778-2013


INDEPENDENTZIAREN  EGUNA - ABUZTUAK 15
Nafarroaren edota Euskalherriaren independentziak, bere historia osoan zehar, badauka giltzarri-egun bat, eta berau da, dudarik gabe, 778. urteko abuztuaren 15a.

Egun horretan, nafarrek edota euskaldunek konkistatzaile frankoengandik askatzea lortu zuten –frankoek beraiek aitortzen dute–, bere errege Karlomagnoren gidaritzapean, nazioaren ama eta hiriburu den Iruña-Pamplona suntsitu zutenak. Euskaldunon garaipen honek ahalbideratu zuen independentzia zortzi mendetan baino gehiagotan, 1620. urtera arte hain zuzen ere.

Data hartan gertatutakoari esker, nafar Estatu independentearen existentzia gotorki sendotu zen, europar nazioen kontzertuan. Guzti hartan garrantzitsuena gizarte desberdindu, plural eta kultura anitzeko baten organizazio egituratzailea izan zen, bere sistema juridikoaren jabe, zeinen ordenamendu arautzaile eta hizkuntzazkoa garatu baitzen berezko Estatu eta hizkuntza antolatuz eta batuz, Nafarroa eta Euskara (nafarrera).

Independentzia 1200., 1453., 1512., 1620., … urteetatik aurrera lapurtu digute, amaitzen ez den etengabeko konkista iraunkorraren bitartez, menderakuntza, zatiketa, ukazio eta dominazioa jasanez. Horregatik gogoratu behar dugu abuztuaren 15a dela, beste egun guztien gainetik, independentziaren, askatasunaren, aberriaren eta nazioaren eguna.


DÍA DE LA INDEPENDENCIA – 15 DE AGOSTO
La independencia de Navarra o Vasconia, a lo largo de toda su historia, tiene una jornada clave, y ésta, sin duda alguna, es la del 15 de agosto del año 778.

En ese día, los navarros o vascones consiguieron librarse de los conquistadores francos –ellos mismos lo reconocen– dirigidos por Carlomagno, que habían destruido la capital y madre de la nación navarra, Pamplona-Iruña, haciendo posible esta victoria vascona la independencia durante más de ocho siglos, hasta 1620.

Gracias a lo ocurrido en aquella fecha, se consolidó la existencia del Estado navarro independiente, en el tablero europeo. Lo más trascendental de todo ello, fué la vertebración de una sociedad diferenciada, plural y pluricultural, poseedora de su propio sistema jurídico, cuyo ordenamiento normativo y lingüístico se desarrolló organizando y unificando el Estado y el idioma propios, Navarra y el Euskara (la lengua navarra).

La independencia nos la han robado desde 1200, 1453, 1512, 1620, ...con la continua conquista, permanente y que no cesa, padeciendo subordinación, división, negación  y dominación, por eso nos hace falta recordar que el 15 de agosto es el día por antonomasia de la independencia, de la libertad, de la patria o de la nación.


Orreagatik independentziarat – De Orreaga a la independencia

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada