Ikusi Lauhireko mugarri zaharrak mapa handiago batean
Biarnoak, Nabarrak eta Zuberoak zehatz elkar ukitzen duten gune batean, mugarri zahar-zahar bat bada, 1.395. urtekoa, antza. Honetatik 200 metro urrunago beste mugarri zahar bat ere badago, hau 1.547. urtean ustez jarritakoa.
Lauhireko mugarri zaharra. 1395. urtekoa da eta Nafarroako Karlos III.a - Karlos Noblea - erregeak eraikiarazi omen zuen. Gaur hortxe elkar ukitzen diren herriak dira : AUTEVIELLE (Biarno), ZOHOTA (gaur egun, Baxenabarre) eta OZERAINE (Zuberoa)
Lauhireko mugarri zaharretik, 200 metro goraxeago, iparralderat, kokatua den 1547. urteko mugarria. Honek, aldiz, Biarno eta Nafarroaren arteko muga markatzen zuen.
Hona, mugarri honen Nabarrako alderdia.